top of page

LOTARAKO

Dubovoy, S. (D.G) Munduko ipuintxo bat gauero. Bilbo: Aizkorri.

Zalantzarik gabe, ohera joateko unerik onena ipuin polit bat entzun eta gero da. Kontinente bakoitzak, herrialde bakoitzak bere kulturan hainbat ipuin eta alegi biltzen ditu eta istorio hauek gurasoek kontatzea ala umeek beraiek irakurtzea bizitzaren plazerrik handienetariko bat da.Liburu honek testu labur eta errazak ditu, ilustrazio ederrez horniturik eta formatu egoki eta erabilgarri batean argitaraturik dago.

Garcia, P (2009) Lotarakoan kontatzeko ipuinak. Madril: Bruño.

Animalien abestura dibertigarriak protagonista diren 11 ipuin biltzen ditu lan honek. Oso egokia da txikinienentzat.

Cano, H., Igerabide, J., & Ormazabal, J. (2005). Egizu Lo. ELKAR.

J.K. Igerabide, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Txiliku, Mitxel Murua, Anjel Lertxundi, Joxan Ormazabali eta Kirmen Uriberek egindako lana. Hala, batek kontatu digu Arabiako ipuin zoragarri bat, edo euskal tradiziokoa; beste batek poesia goxo bat egin digu, amets goxoak izateko, eta beste batek kontatu digu beldurrezko ipuin bat, edo abenturazkoa, ametsak bizitzeko era asko baitaude. Eider Eibar marrazkilariak bere ukitu magikoa eman die kontakizunei, orain goxo, orain bizi, hurrena misteriotsu.

bottom of page