-
Bururik ez duenak, txapel-beharrik ez.
-
Dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.
-
Egizu bera, on ala gaiztoentzat.
-
A zer parea karakola eta barea:
-
Gogozko tokian aldaparik ez
-
Usteak erdi ustel
-
Eroriz ikasten da oinez
-
Euskara bihotzean baina erdara ezpainean
-
Bista ona eta elkar ezin ikusi
-
Joan hadi oiloak perratzera!
-
Asko dakizu, bizitzen baldin badakizu.
-
Aurrera begiratzen ez duena atzean dago.
-
Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez berriz sartu.
-
Gaur hitza eman eta bihar haizeak eraman:
-
Inor ez da ikasia jaiotzen
-
Lan lasterra lan alperra
-
Beti on nahi duena, maiz gaizki.
-
Bihotzean dagoena, mihira irten.
-
Burla minena, egia dioena.
-
Alperrik da ura joanda gero presa egitea
-
Begietatik urruti, bihotzetatik urruti.
-
Bere etxea pobrea, erregearena baino hobea.
-
Beste lekuetan ere, zakurrak oinutsik ibiltzen dira.
-
Non da nere gogoa han da nere zangoa
-
Zozoak beleari ipurbeltz
-
Astoak mandoari belarri luze
-
Jesus Maria eta Jose beti jan eta beti gose.
-
Aseak gosea ezin ikusi.
-
Asko baduk, asko behar duk.
-
Aski ez duena, deusik ez duena.