top of page

Abestiak

Agurtzeko

EGUN ON LAGUNOK

Hasierako agurra egiteko abestia izan daiteke.

 

Egun on lagunok

etorri nirekin,

egun on lagunok

goazen ikastolara (eskolara)!

GOAZEN BAI ETXERA

Etxera joan aurretik abesteko aproposa.

Goazen bai etxera
ondo jan eta lo egitera.
Goazen bai etxera
ondo jan eta lo egitera. (bis)
Bihar berriz etorriko gara
gaurko jolasa jarraitzera.
Goazen bai etxera
ondo jan eta lo egitera.
Goazen bai etxera
ondo jan eta lo egitera. (bis)

OSTIRALA

Dantza eginez ostiralero agurtzeko erabili dezakegun abestia

 

Ostirala iritsi da, iritsi da ostirala.
Pozez betetako eguna,
zatoz gurekin laguna!
Mantalak etxera eta
oporrak bi egunetan,
astelehenean berriz ere
bilduko gara ikastolan.
Larala la laralala.

IKASTOLA GORA GURE IKASTOLA

 

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
KANTATZEN DIOGU IKASTOLARI
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
KANTA DEZAGUN DENOK

Goizean jaiki, gosaldu, ohea egin,
jantzi ta banoa ikastolara, bai,
atarian bildu naiz alai lagunekin
txirrinak jotzean gelara, gelara!

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA

Animaliak

Euskaraz hazi eta euskaraz ikasi
herritik mundura bideak ireki, bai,
elkarlanean geroa ereiten hasi
gure altxorra irabazi, irabazi!

KASTOLA, GORA GURE IKASTOLA

Koloretan amestu, koloretan bizi
hartu eta eman maitasunez blai, bai,
sentituz pentsatu eta pentsatuz ekin
txanpa berean arraunean, arraunean!

GORA IKASTOLA, GURE IKASTOLA!

IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA

ASTOAK AJA-AJA  

Dantza egiteko, bi besoak gora jaso, eta kantatzeko mikrofonoa hartuko bagenu bezala egin. Danborra eta turuta jotzeko keinua ere egin daiteke.

 

Astoak aja-ja!
Zakurrak uau-uau!
Oilarrak ku-ku-rru-ku!
Katuak miau-miau!

Eta kanta, kanta,
kanta, kantari;
eta dantza, dantza
dantza, dantzari.
Eman, eman, eman bai
danborrari.
Eman, eman, eman bai
turutari..

Gaur arratsaldean abere denak
menditik zelaira etorri dira. (bis)

Eta kanta, kanta…

ASTOA IKUSI NUEN

 

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin
buruan txapela eta gabardinarekin.
Ile luzea eta bibotearekin,
hizketan egon nintzen atzo berarekin.

Astoak esan zidan triste zegoela
oso zatarra zela bere ikastola.

Berak gure gelara etorri nahi zuela,
gure artean ondo konponduko zela.

Baietz esan nion nik lasai etortzeko,
arkatza eta bloka dendan erosteko.
Astoa izan arren, trankil egoteko,
asko ikasi eta txintxo portatzeko.

LEHOIA ETA KILKERRA

 

Haserre dago

lehoia basoan

kilkerraren hotsa

uda osoan.

Zizta-ziztaka

Marru-marruka

Lehoia korrika

Kilkerraren aurka.

Hartzak, panterak,

liztorrak, erleak

tigreak, euliak,

denak borrokan.

HAN ZEUDEN

 

Han zeuden krokodilo eta tximua

arratoi txiki eta ardi zuria

 

katu, oilo, elefante,

ez zen ezer falta,

 

ez dakit ondo esan dudan

goazen berriro hastera.

IKUSI IKUSI HAN

 

Ikusi, ikusi han! Teilatu gainean.
Kriston aberea triziklo batean.
Tronpa du aurrean, isatsa atzean.
Ja, ja, ja! Elefantea da!

 

PINTTO PINTTO

Pintto Pintto gure zakurra da ta,
Pintto Pintto bere izena du.


Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.


Pintto Pintto…


Belarriak luze
isatsa jostakin.
Kalera irteteko
beti presarekin.


Pintto Pintto…


Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.
Pintto Pintto…

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA

 Gelako haurrak, taldeka jarrita, animaliak izango dira, bat izan ezik. Azken honek animaliak erosiko ditu.

Behin joan nintzen azokara,
erosi nuen txakur bat.
Txakurrak uau-uau.
Nik xaxa berari.
Eraman nion amari.

 

Behin joan nintzen azokara,
erosi nuen katu bat.
Katuak miau-miau,
txakurrak uau-uau.
Nik xaxa berari.
Eraman nion amari.

Behin joan nintzen azokara,
erosi nuen txerria.
Txerriak kurrin-kurrin,
katuak miau-miau,
txakurrak uau-uau.
Nik xaxa berari.
Eraman nion amari.

XAMUR KATUA

 

Xamur izena du gure katuak

gustura harrapatzen ditu xagu guztiak

mingainarekin garbitzen du gorputza

ura gorroto du bai beroa bai hotza

ai, oi, ai, xamur gure katua,

ai, oi, ai, xamur bihurria da (bis).

Jolasten du ni harramazkatuz

ibiltzen bainitzaio asko zirikatuz!

Eguzkitan etzanda sabela gora

denen hanken inguruan laztan bila doa

ai, oi, ai, xamur gure katua,

ai, oi, ai, xamur bihurria da (bis).

Pentsua du denetan gustukoena

baina mahaiera igotzen da gazta lapurtzera

hanka luze horiekin oso azkarra da,

are azkarragoa txakurrik han bada.

ai, oi, ai, xamur gure katua,

ai, oi, ai, xamur bihurria da (bis).

Gaua iristena urrumaka hasten da,

Lotarako garaia heldu egin baita

Denak lotan daudela, ixil-ixilik

Ohean sartzen dut, lo egiteko nirekin…

ai, oi, ai, xamur gure katua,

ai, oi, ai, xamur bihurria da (bis).

JOLASEAN NENBILEN

Jolasean nenbilen ilundu zenean.
Kukua kantuan hasi zen gauean.
Kuku! Kuku! Kuku! Kuku! Kuku!

– Otsoa, hor zaude? –

Bai, baina galtzontziloak janzten ari naiz!

 

Jolasean nenbilen ilundu zenean.
Kukua kantuan hasi zen gauean.
Kuku! Kuku! Kuku! Kuku! Kuku!

– Otsoa, hor zaude?

– Bai, baina kamiseta janzten ari naiz!

 

Jolasean nenbilen ilundu zenean.
Kukua kantuan hasi zen gauean.
Kuku! Kuku! Kuku! Kuku! Kuku! – Otsoa, hor zaude? – Baaai… eta banoa… jan egingo zaitut!

TXIMELETA MENDIAN

Ohikoak ez diren animaliak lantzeko egokia da. Abestia entzuten duten bitartean, aurretik margotu ditugun marrazkiak (tximeleta, erlea eta lorea) erabiliz, antzeztuko dugu.

Tximeleta mendian
lore baten gainean,
hegoak geldi zeuzkan
gaixoturik zegoen.

Tximeleta bakarrik,
tximeleta tristerik.
Nork nahi luke sendatu,
tximeletatxo hori?

Tximeleta mendian…

Lorez lore hor dabil
burrun-burrun erlea.
Ikusiko ote du
tximeleta gaixoa?

Tximeleta mendian…

Erleak ikusirik
tximeleta gaixorik,
“nik sendatuko zaitut”
dio tximeletari.

Tximeleta mendian
lore baten gainean.
Poz-pozik esan zion:
“mila esker, erlea”.

Eguraldia

TXAKUR BAT EROSI DUT

Txakurraren ordez beste animalia batzuk sartzen joan: katua, ahatea, txoria, oiloa, arkumea...

Animalien onomatopeiak euskaraz lantzeko aukera ematen du: zaunk-zaunk, mau-mau...

Txakur bat erosi dut uau, uau, uau,
merke azokan.
Zikinduta zegoen, zikinduta zegoen,
eta sartu dut baineran.

Uau, uau, uau, txakur bat
erosi dut merke azokan. (guztia 2 aldiz)

ZIRKU BAT DATOR

Elefantearen ordez, beste animalia batzuk aipa daitezke. Adb.: Untxiak mugituz belarri handiak, txinda, txinda, txinda, txin, saltoka hanka txikiekin. Aurretik lepoluzeak, mugituz lepo luzea, tzunpa, tzunpa, tzunpa, tzun, buztan arinak mugituz.

Pra, pran, pra, pran
tzunpa, tzunpa, tzun.
Pra, pran, pra, pran
tzunpa, tzunpa, tzun.
Zirkua datorkigu, kalean ikusi dugu.
Tzunpa, tzunpa, tzun
atzetik joango gara, aurretik elefanteak
mugituz sudur luzeak.
Dunba, dunba, dunba, dun
ipurdi handiak astinduz.

(guztia 2 aldiz)

PINGUI

Pingui pinguino txiki-txikia
Plist!plast! Plist! Plast!
sabela zuria. (bi aldiz)

Txano Borobila bufanda gorria
Plist!plast! Plist! Plast!
dotore jantzia. (bi aldiz)

Ur hotzetan eskuin eta ezker
Plist!plast! Plist! Plast!
Moko luze oker. (bi aldiz)

Negua heltzean lodi-lodia
Plist!plast! Plist! Plast!
Mugitu ipurdia. (bi aldiz)

EURIA

Plik, plak, plok
euria xingilka dabila
Plik, plak,plok
jauzika,punpeka heldu da
Plik, plak, plok
paisola behar da atera.

Plik, plak,plok
jauzika, punpeka heldu da
Plik, plak, plok
paisola behar da atera
Plik, plak, plok,
euria xingilka dabila.

Plik, plak, plok,
paisola behar da atera
Plik, plak, plok
euria xingilka dabila
Plik, plak, plok,
jauzika, punpeka heldu da.

DO, RE, MI EURIA DU HASI

Do, re, mi

euria du hasi.

mi, fa, sol

aterki, guardasol.

sol, la, si

putzuan erori.

si, do, re
bustita gaur ere.

re, mi, fa
banoa etxera.

DO, RE, MI EURIA DU HASI

Ni euri tanta banintz, egingo nuke zure sudurrean txirrist,

lurrera erortzean salto

ta hodeietara joango nintzateke berriz! (...)

Ni euri tanta banintz,

egingo nuke zure sudurrean txirrist, lurrera erortzean salto

ta hodeietara joango nintzateke berriz! Ni euri tanta banintz,

egingo nuke zure sudurrean txirrist, lurrera erortzean salto ta hodeietara joango nintzateke berriz! (...)

HODEIAK

Oskarbiaren huts urdinean
Hodeibakarti badoa
Airean zehar itxuraldatuz
zeinen hodei arraroa…

Hodeia edo zure gogoa
zein da arrarogoa?
Arraroa da hodeia, baina
gehiago zure gogoa!

Orain dirudi itsasontzi bat,
orain ardi bat zoroa,
orain balea, zakur burua,
zeinen hodei arraroa…

Hodeia edo zure gogoa
zein da arrarogoa?
Arraroa da hodeia, baina
gehiago zure gogoa!

Izar jauzia, gaztelu handi,
arranoaren hegoa…
Orain umetxo bat igerian,
zeinen hodei arraroa…

Hodeia edo zure gogoa
zein da arrarogoa?
Arraroa da hodeia, baina
gehiago zure gogoa!

bottom of page