top of page

Jarraian tresna didaktiko boteretsua den haur literaturaren aurkezpen bat gauzatzen dugu. Izan ere, haurren hezkuntza prozesua garatu ahal izateko, ezinbestekoa bilakatzen da HHko adin tartean ahozkotasuna, honi esker emango baita euren garapena. Etapa honetan haurrek atxikimendu segurua eraiki ostean esperimentazioari ekiten diote eta beraz jolasari, euren arteko elkarrizketak hasten direlarik.

Modu honetan, baliabide ezberdinak ikusteko aukera izango duzue (ipuin bilduma, abestiak, jolasak…) betiere, euskal kultura eta euskal hizkuntza oinarri duten materiala aurkeztuaz.

 

Aipatu beharra dago, oinarritzat euskal curriculuma izango dugula, bertan aipatzen diren helburuak bete ahal izateko. Horretaz gain, garrantzitsua iruditu zaigu irakasleok argi izatea ipuin bat edota material literario bat aukeratzerako garaian zein diren kontuan hartu beharreko irizpideak eta horretaz gain, esaterako ipuin bat kontatzerako orduan zein diren kontuan hartu beharreko alderdiak. Guzti hauek eskuragai izango dituzue blog honetan zehar.

Sarrera

bottom of page