top of page

Ipuin Kontalaria

Taldekideok, ipuin kontalari bat ikustera

joan giñen eta hona hemen horren inguruko

informazioa:

Ikuskizunaren izenburua: Ipuin ordua udal liburutegian

Kontalaria: Apaxi ipuin kontalaria

Noiz: 2017ko otsailaren 28an

Non: Hernaniko Biteri kulturetxean

Ordua: 18:00

Prezioa: Dohainik

Zein adinetarako: 5-7 urte

Ikusle kopurua: 30 haur

Hasierako eta amaierako formula:

            Lehenik eta behin, bere burua aurkezten du eta haurrei galderak egiten hasten da, beraiek istoriaren ildoan sartzeko eta istoriaren parte sentitzeko. Istorio guztian haurrei galderak egiten igarotzen du, ikasleak istorioaren parte senti daitezen. Amaieran, esaldi honekin amaitzen du istorioa.

 

 

Istorioaren nondik-norakoa (argumentua):

            Apaxi, mendizalez jantzita mendian barrena dabil alde batetik bestera eta halako batean sagu batekin egiten du topo eta saguak, Basajaunekin topo egin duela esaten du eta Basajaun basoa eta natura zaintzen duen gison bat dela. Saguak orduan, ipuin bat kontatzen dio Apaxiri: “Basajaun basoan barrena zebilela, hainbat animaliekin topo egin zuen eta denek, arazoren bat zeukaten. Adibidez, Tximeletak hego bat puskaturik zuen,ehunzangoak hankatxo bat zauriturik zuen...Basajaunek, animaliak zaindu eta sendatzen ditu. Animalia guztiak sendatu ondoren, Basajaun oso nekaturik zegoenez, zuhaitz baten azpian lo gelditu zen eta beraren ondora gerturatu ziren animalia guztiak berarekin lo egitera, Basajaun zaintzera”.

            Saguak ipuina kontatu eta agurtu egin zuen Apaxi. Mendizaleak, mendian ibiltzen jarraitu zuen eta berehala, Mari Sorginekin egin zuen topo. Mari Sorginek, beste istorio bat kontatu zion Apaxi-ri: “Behin, baserri bateko familia bati, baserria erre zitzaion ekaitz baten ondorioz. Basoko Galtzagorriak baserria erre zela ikusi zutenean, baserritarrekin tratu bat egitera joan ziren. Galtzagorriak, baserria eraikiko ziela esan zien baina, horren truke,beraien behi onena eman beharko lieketeela. Baserritarrek, tratua onartu zuten eta segituan azaldu ziren ehundaka galtzagorri etxea berritzera. Segituan eraiki zuten etxea eta familiak animali hori behar zutela esan zien Galtzagorriei eta beste tratu bat egin zuten. Tratua, Galtzagorriren izena asmatzea zen eta horretarako gau bakar bat zuten eta izena asmatu ezkero, behia familiarentzat izango da. Hurrengo goizean, Galtzagorria iritsi eta familiakoak ez zuten izena asmatzen eta bat-batean anaia txikiak Peru izena esan zuen eta asmatu, aurreko egunean Galtzagorriari jarraitu eta entzun baitzuen izena. Beraz, galtzagorria harriturik bere etxera bueltatu behar izan zen esku hutsik.”

            Ipuina kontatu ondoren Mari Sorginek Apaxi-ri agur esan eta bere bidea jarraitu zuen. Apaxi-k Basajaun aurkitu nahi zuen eta berarekin topo egin zuenean, beste istorio bat kontatu zion: “ Herri txiki batean bizi ziren bizilagun batzuk, izututa bizi ziren, esaten zuten deabrua bertan bizi zela eta horren ondorioz ez zeukatela argirik. Bizilagunak, Mari-ri laguntza eskatzea pentsatu zuten eta eguzkia ekarri zieten deabruak alde egin zezan. Hala ere, gaua eginzenean konturatu ziren, Eguzkia joan eta dena berriz ere ilundu egiten zela eta deabrua azaldu. Orduan Marik, Ilargia ekarri zuen, baina Ilargia ez zenez beti ikusten, beste zerbait pertsatu behar zuela ohartu zen Mari. Azkenean, deabrua izutzeko Marik eguzkilorea ekarri zien etxeko ateetan jartzeko eta ordutik aurrera, herri hartako bizilagunak lasai bizi dira eta hala bazan eta ez bazan sar dadila Apaxiren kaxan eta irten  hurrengo plazan”.

           

 

Kontalariaren baliabideak (ahotsa, arropa, mugimendua, kantak...):

            Apaxi, mendizalez jantzita zegoen (mendiko botak, galtza motzak eta txapel bat) haurrak istorioren barnean zeudela imaginatzeko. Atzekaldean, panel antzeko bat zuen, mendiko paisaia bat agertzen zena eta baita kaxa handi bat ere. Bertan, bere istorioan agertzen ziren zenbait panpin zeuden eta pixkanaka-pixkanaka ateratzen joaten zen. Horrez gain, eserleku txiki bat zuen nekatuko balitz eseritzeko baina ez da eseri ipuin kontaketa osoan zehar.

            Istorioan zehar, ahotsaren gorabeehra asko egin ditu, hau da, pertsonaiaren arabera, ahots desberdinak erabili ditu. Horrez gain, asko mugitu da eta keinu asko erabili ditu, haurren arreta bereganatzeko.

            Bestalde, haurrak aztoratzen hasten zirenean, ahotsaren bolumena altxatzen zuen eta beraien arreta bereganatzen zuen berriz ere.

Negoziazioa:

            Ez dugu negoziazio berezirik izan liburutegiarekin. Ipuin-kontalariaren esku utzi dute guri baimena ematea eta Gorkak, arazorik gabe utzi digu bere ipuin kontaketa entzun eta ikusten.

Haurren parte hartzea:

            Ipuin kontalariak, haurren parte hartze sustatu du eta galderak egiten zituen bakoitzean haurrek gogotsu erantzuten zuten. Batzuen parte hartzea, nabariagoa izan da, baina orokorrean denek parte hartu dute eta harriturik egon dira berari begira.

Haurren kokapena eta jarrera:

             Haurrak ipuin kontalariaren aurrean zeuden kokaturik. Lurrean exerita eta bata bestearen ondoan, errenkada desberdinetan. Haurrak motibaturik zeuden eta parte hartzen zuten kontaketan zehar Apaxi-k galderak egiten zituenean.

Iraupena: 30-35 minutu

Irakurritako ipuinak:

            Gorka-k esan digunez, Apaxi pertsonaia sortu eta bere istorioetan pertsonaia hori erabiltzen du protagonista moduan. Bestalde, bere etxeko 15 liburuetan oinarritzen da istorioak sortzerakoan. Beraz, istorioak ez ditu berak asmatzen baina kontatzerakoan pertsonaia berriak edota gertakari berriak txertatzen ditu.

            Horrez gain, istorio gehienetan erabiltzen dituen pertsonaiak umeentzat beldurgarriak dira eta berak, pertsonaia atsegin eta lagungarri moduan aurkezten ditu. Adibidez, sorgina, otsoa...pertsonaia atseginetan bihurtzen ditu haurren beldur horie gainditzen laguntzeko.

            Amaitzeko, istorioetan mitologiako pertsonaiak erabiltzen ditu eta baita animalia desberdinak ere.

Bestelako ekintzarik:

            Istorioan zehar, magia trikimailu batzuk egin ditu. Gorka kimikaria denez, trikimailu horiek egiteko gaitasuna du eta bere istorioetan erabili ditzake haurrei harriturik uzteko. Adibidez, kristalezko boteila batean likido arrosa bat zuen, ardoa zela esan zuen eta bat-batean, beste edalontzi batera bota zuen eta ur bihurtu zen ardoa zirudien ur arros hori.

bottom of page