top of page

Azken gogoeta eta ondorioak

Lehenik eta behin esan, gogotsu hasi ginela lanean eta hasiera hasieratik gaia motibagarria izan zela guretzat. Gustuko ditugu haur liburutegiak eta lan honen bitartez, liburutegi gehiago ezagutzeko aukera izan dugu.

Horretaz gain, lan honek literaturak haur hezkuntzan duen garrantziaz ohartzera eraman gaitu.

Bestalde, aipatu nahiko genuke, ohartu garela guk uste baino material eta baliabide gehiago dagoela Euskaraz.

Taldekideen arteko harremanei dagokionez, hasieratik oso harreman ona izan dugu eta komunikazioa paregabea izan da gure artean.

Gainera uste dugu, ipuin, olerki, asmakizun... on bat aukeratzeko, ezinbestekoa da ume baten paperean kokatzea. Euren pentsamenduetan eta munduaren ezagutzetan murgildu behar gara aukeraketa arrakastatsua izan dadin. Bilduma hau osatzeko, printzipio hori jarraitu dugu.

Amaitzeko esan, etorkizunean bilduma hau oso erabilgarria izango delakoan gaudela, beraz, animatzen zaituztegu dena ikustera!

bottom of page