
Literatura mundura
KONTALARIEN JARRERA ETA HIZKUNTZ EGOKITZAPENA HAURREI KONTATZERAKOAN - Pello Añorga
Pello Añorgak ipuin kontalari gisa duen esperientzian oinarriturik, horren inguruko zenbait argibide ematen ditu. Hala ere, ez ditu pedagogia eta didaktika arloari dagozkien kezkak argituko, ipuinak kontatzerako garaian beste hainbat faktore garrantzitsu ere aintzat hartu behar direlakoan baitago. Hona hemen artikulutik bildutako ideia garrantzitsuenak:
-
Ez du mozorrotzeko beharrik ikusten.
-
Haurrek ipuin kontaketan jarrera aktiboa izateko ez dute zertan hitz egin. Finean, haurrak isilik daudenean, entzuten, batere mugitu gabe, zirkinik egin gabe, parte aktiboagoa izaten dutelakoan dago, parte hartzera behartzen ditugunean baino.
-
Ipuin kontaketaren atzean, oso kontzepzio, estetika, hizkuntza eta jarrera ezberdinak daude ezkutuan.
-
Pelloren artea oso sinplea da. Isiltasuna behar du komunikatzeko. Oso jarduera pobrea da, sinplea; ez dauka eszenografiarik, baina harentzat espazio huts hori ez da pobrea, aberatsa baizik. Sinpletasun hori ez da sinplekeria, jarrera estetiko bat baizik, hautua, konpromisoa, engaiamendua.
-
Modu berean tratatzen dira pailazoak, antzezleak, magoak, titiriteroak eta ipuin kontalariak, eta espazio bera atontzen denentzat, estetika bera erabiliko balute bezala. Eta hori gogorra da, genero guztiak berdin tratatzen ditugulako.
-
Ahozkotasuna landu nahi badugu, ezinbestez, begiaz gainera belarria ere kontuan hartu beharko genuke, elkar entzuteko espazioa diseinatzerakoan.
-
Etorkizunean, garrantzitsua izango da jakitea hainbat genero eta estilo daudela ahozko kontaketan, eta estilo bakoitzaren arabera jakin behar dugula antolatzen espazioa; eta jakin garatzen entzumenaren estetika, ikusmenarena hainbeste.
-
Ez da hain beharrezkoa euskalkia kontuan hartzea.
-
Haur guztiengana iristeko eta, zer esanik ez, adin txikikoengana, komunikatzeko erarik errazena batuaz mintzatzea da, ondo ahoskatuz eta nabarmenduz. Testua gureganatu, barneratu eta batuaz mintzatu behar dugu.
TESTUA
-
Idatzia dagoen testua erabiltzen dute ipuin kontalariek. Neokontalariak dira.
-
Gure lana da airea ematea hitzari, arnasa, gorputz berria, mugimendua... Horregatik, ezinbestez, kontalari bakoitzak egiten du gauza bat: testua interpretatu. Ondorioz, nahiz eta kontalari bakoitzak ipuin bera kontatu, sekula ez da izango bera.
-
Hizkera komunikagarria erabili behar da: lilura sortzeko abilezia duena, harridura, poza, tristura, enpatia, komunioa...
AHOZKOA ERREGISTROA
-
Idatzizko erregistroak baino gehiago ahozkoak erabili behar nituela. Izan ere, kontatzerakoan ahoz aritzen gara, eta ahoz aritzerakoan belarria da ezinbesteko organoa.
-
Normalean, ahozkotasunaz ahaztuta, oso arreta gutxi eskaintzen diogulako belarriari
TESTUINGURUA
-
Giroa kontuan izan behar dugu
-
Haurrari kontatu nahi badiozu, behinik-behin, ezinbestekoa izango da haurraren testuinguru hurbila ezagutzea, hots, haurraren unibertso afektiboa.
ADIBIDEAK:
-
Egin dezagun kontu, nik badauka,,dala testu bat, ipuin bat eta, une honetan, honela hasten naizela kontatzen: "Gaur goizean hona etortzerakoan, hasi naiz ikusten hemengo espazioa (aipatu gelako objektu batzuen izenak) eta hasi naiz entzuten momentua, orain bezala. Entzuten (egin isiltasun luzea)? Entzuten duzue? (Jarraitu isilean, pausa luzea eginez). Bada, jakin ezazue entzuten hasi naizenean hemengo momentua, gogoratu naizela ipuin batekin, eta orain kontatuko dizuet. Nahi duzue entzun?... Finean, zer egin dut? Bada, orainaldira eraman testua, presentzia hutsera, hots, presentera, orainaldira, ipuinaren barruan sartuz areto honetako BEGIPAISAIA ez ezik, baita SOINU-PAISAIA ere.
-
Demagun ni ospitale batera noala kontatzera. Bada, ez naiz hasiko orain hemen hasi naizen bezala kontatzen. Hobe izango dut gaixoaren IZENA aipatzen hastea, erizainek dakiten bezala eta hobeto komunikatuko gara: "Egunon, Joxe; arratsaldeon, Maria; kaixo, Luix Mari; aupa, Prantxixka...". Erizainek ere berdin egiten dute gaixoaren hurbiltasun eremuan sartzeko.
-
BERTAKO LEKU baten izena (bertako izenak) erabil ditzaket hurbiltasuna areagotzeko. Esaterako, Billabonan: Errebote plaza. Bermeon: Aritzatxu. Zestoan: Lau Iturri. Baranbion: Garrastatxu. Ikastetxean: gelako objektuak, arbeleko zirriborroa edo andereñoaren izena.
-
MOMENTUKO GERTAKARI SOZIALAK ere erabil daitezke: dela tsunamia, krisia, Eguberriak...edo herriko gertaera ezaguna.
-
HIKA erabili. Errezilera joanez gero, edo Azpeitira, gehiago sar dezaket hika. Badakit ez dela haien hika, baina nire Gipuzkoako hitza erabilita badakit iritsiko naizela. Goizuetara joaten banaiz eta erabiltzen badut "hi, aizak, etorri hona", badakit iritsiko naizela.
-
ELIPSIA. Zestoa batean erabil dezaket elipsia nahikoa zorrotz. Orain, Bilbo batean zailagoa izango da, eta gutxiago erabiliko dut.
-
HAURRAREN ERREGISTROA kontuan har dezaket. Agian, haurrak erabili badu momentuan perroa hitza, nik ere hartu dezaket hitz bera, perroa, eta gero, ondorenean, sinonimoa gehitu: txakurra. Eta handik aurrera txakur hitza erabili.
-
SINONIMOAK erabiltzea ere, bistan da, oso garrantzitsua dela.
-
ENFATIZAZIOA. Giro oso erdalduna bada, gehiago markatu dezaket egoera jakin bat, entzulea hobeto koka dadin egoera bakoitzean. Esaterako, baldin banago Otxarkoagan, agian, momentu batean "Hi, txikito" erabil dezaket, ondo markatuta eta nabarmenduta. Barre eta dena egingo dute. "Hi, txikito, Tonto mukizu arraioa, kaiku buruhandia, demonio asto putza". Nahiz eta hitz batzuek ez ulertu, testuingurua ondo markatuz gero, badakit iritsiko naizela.
-
ERREPIKAPENA erabilita. Iazko jardunaldietan, Itsaso Arrietak zioen bezala, Kilito poeta arabiarraren hitzak erabiliz: "Hizkuntza baten bizia errepikapena da; hizkuntza eta kultura baten bihotza errepikapena da". Areago, baldin eta haur erdaldunengana iritsi nahi badugu.
-
ONOMATOPEIAK: risti-rasta, danba-danba...
-
ORAINALDIA erabilita, lehenaldiaren ordez.
-
KEINUAK ZEIN IMINTZIOAK erabiliz, giroa zurruna delako, eta mugimendu gehiago eskatzen duelako uneak
-
Edota EZ HAIN ESPRESIBOA izatea.Giroa oso jasoa izanik, ez duelako behar giroak gehiago, oso sotila izatea baizik.
-
PAUSA luzeagoak egitea, arnas uneak...
-
KONTRASTEA sortzea, ahotsaren bolumenean zein erritmoan, oso giro sakabanatua delako eta arreta piztea komeni zaigulako.
-
Behin giroari tankera hartuz gero, giroaren arabera, eta entzulearekin hobeto komunikatzeko, erregistro batzuk aukeratuko ditugu eta alde batera joko dugu edo bestera, azkarrago kontatuko edo motelago, gehiago markatuko egoera, sinonimoak erabiliko, edo hika sartuko.
KONTAKETAREN ERRITMOA
-
Kontaketaren esperientzia, besteak beste, erritmoaren esperientzia da; hau da: haria galdu gabe aritzea, etenik gabe, jarioan, arnasa onean.
-
Garrantzitsua da erabakitzea zein ordena edukiko duen kontaketak, tentsio narratiboa mantendu dezan bizirik kontalariak. Lehendabiziko kontu lirikoa kontatuko dut, barregarria edo dramatikoa? Nola sortuko dut kontrastea? Klimaxa non? Eta zer erabiliko dut kontatzeko, arretarik gal ez dezaten? Irudiak erabiliko ditut? Ipuin dramatizatua? Errepikatua? Eta nola bukatuko dut? Erritoren bat erabiliko dut? Giltza jakina ipuina irekitzeko eta bukatzeko? Giroa oso trinkoa baldin bada, eta zaratatsua, beldurrezko ipuina kontatzea merezi du? Barregarria? Nolako adina izango dute haurrek? Bertan egongo dira 7 urtetik gorakoak edo txikitxoak, 3 urtekoak? Nola iritsi denengana? Hiru urtekoak baldin badaude, agian, oso ipuin kateatua erabiltzea merezi du; bestela haria galduko dute eta etena sortuko.
-
Erdaldunen aurrean, kantuan ez ezik, mugimendu gehiago sortu behar du arreta mantentzeko eta horretarako dantza ere erabiltzea oso garrantzitsua da.
JARRERA
-
Kontaketa bat da:
- Maitasun ekintza
- Jarduera oso umila
- Errukizko jarduera
- Jarduera abegitsuak, saiatzen garelako saioan giro ona sortzen.
- Benetan aritzeko jarduera. Horrela, sinesgarriak izango gara.
- Entzule ona izatea, izan ere, kontalariak behar du ondo entzun, eta entzuten duen heinean erantzun.
AHOZKO HIZKUNTZA
-
Komunikazioan: jarrera gardena izatea, konfiantza erakustea, ondo entzuten jakitea, entzulea onartua sentitzea, benetan aritzea, elkarrekin arnasa hartzea, erritmoa zaintzea eta abar, oso garrantzitsua baita. Gure eguneroko jardunean, berriz, nago ematen diogula izugarrizko garrantzia hitzari, euskarari,eta ondo dago, baina beste arloak alboratzen baditugu, oso gutxi komunikatuko gara.
-
Ipuin kontalariak ezinbestez jakin behar du hitzak zaintzen, lantzen, olioztatzen eta egokitzen baldin eta momentuari erantzun nahi badio.
-
Kontalariak erabiltzen duen hizkuntza komunikagarria izango da.
FANTASIAREN BOZERAMALEAK – Teresa Lasa
Teresa Lasak 2000. urtean idatzitako artikulu honetan istorioak kontatzeko grina izatea eta gogo hori lantzea ipuin kontalari on bat izateko behar-beharrezkoak diren bi osagaiak direla azaltzen digu eta horretarako zenbait ipuin kontalariren adibide eta iritziak eskaintzen dizkigu. Kontalariek ipuinak iturri ezberdinetatik hartu eta hauek moldatzen dizutela aipatzen du eta horien bitartez haur zein helduen interes eta kuriositatea sortzea izan behar dutela helburu. Ipuin kontalariaren grinaz gain, entzutearen garrantzia ere azpimarratzen da artikulu honetan.
“COMO CONTAR CUENTOS A LOS NIÑOS: RELATOS Y ACTIVIDADES PARA ESTIMULAR LA CREATIVIDAD E INCULCAR VALORES ESTÉTICOS” – Shirley Raines eta Rebecca Isbell
ISTORIO KONTAKETAREN AHALMENA
-
Ipuinak kontatzerako orduan funtsezko hiru elementu daude: istorioa, narratzailea eta audientzia, izan ere, ongi aukeratua eta narratzaile on batek kontatua den istorio batek erabat bereganatzen du haurren arreta. Finean, hiru elementuek armonian funtzionatzen dute.
-
Istorioen kontaketak ekartzen dituzten onurak: momentu harrigarri eta zirraragarriak, egia unibertsalek eta alegien adierazpena, eta audientzia zein narratzailearen artean sortzen den lotura afektibo berezia.
-
Ipuinen kontaketa tresna indartsu bat da, izan ere, ongi kontatutako istorio batek gozamena helarazi, inspiratu, ezberdintasun kulturalen arteko ulermena bultzatu eta haurren ezagutza areagotzea ahalbidetzen du, besteak beste.
-
Haurrek istorioak entzutean irudimena erabiltzen dute, hau baina ipuin kontalariak jarritako grinarekin eta honek eginiko istorioaren interpretazio aktiboarekin hertsiki loturik dago.
-
Ipuin kontaketan haurrak gehiago inplikatzea dakar, horrek istorioko pertsonaia, sekuentzia eta alegiak erraztasun gehiagoz gogoratzera bide ematen duelarik.
-
Haurrei istorioak azaltzea literatura mota ezberdinak ikertzeko gogoa sor diezaieke, baita kontalari, irakurle eta istorio idazle izateko ere.
ZEIN ISTORIO DIRA EGOKIENAK HAURRENTZAT?
-
Ipuin aukeraketa egitea ez da erraza, horregatik, ipuin bikainenak hartu behar dira, haurren garapenaren beharretara egokitzen direnak.
-
Haur txikientzako egokienak diren ipuinek izan ohi dituzten nolakotasunak:
-
Gertaeren sekuentzia jarrai erraza da.
-
Errepikatzen diren hitz edo esaldiak dauzka.
-
Jarraian datorrena iragar daiteke.
-
Akziozkoak dira.
-
Umoretsuak izan ohi dira.
-
Gertakariak interesgarri eta entretenigarriak dira.
-
Amaiera harrigarri bat eta ondorio egoki bat dituzte.
-
Alegia batekin edo ulerterraza den mezu batekin amaitzen dira.
IPUNAK KONTATZERAKO AHOLKUAK
-
Ipuina kontatu bitartean haurra behatu, zure jarrera berari egokitu eta argitu beharreko guztia argitu.
-
Kontakizunaren erritmoa eta luzera aldatu, entzuleen garapen-maila eta esperientzia-mailara egokituz.
-
Ahotsaren tonu aldaketak maiz egin, aurpegi-espresioak, imintzioak eta askotan errepikatzen diren esaldiez baliatu haurrak istorioan erabat murgiltzeko.
-
Gertakariak haurren erara imajinatzeko lagungarri diren hitz eta deskribapenak egin.
Ipuin kontaketak oso une bereziak eta erronka interesgarriak planteatzen dizkio kontalariari. Haurrak errepikapena, umorea eta istorioaren aurkezpenean izandako parte hartze aktiboarekin gozatzen dute.
“COMO CONTAR LOS CUENTOS" – Estrella Ortiz
Ipuinak kontatzearen zortzi arrazoiak:
-
Ipuinak kontatzean, denbora gelditu egiten dela dirudi, eta beraz, ipuina entzuten dutenak ahaztu egiten dira dituzten arazo nahiz kezken, fantasia munduan barrena ibiliz, hain zuzen ere.
-
Ipuinek lasaitu, argitu eta esnatu egiten gaituzte. Finean, ipuinak kontatzea jarduera baketsua dela esan daiteke.
-
Artearen munduarekin kontaktuan jartzen gaituzte ipuinak, hitz-joko nahiz soinu ezberdinei erreparatzen diegula.
-
Ipuinak hurbiltzeko balio dute, hau da, lagunak egiteko, komunikatzeko zein esperientzia berriez aritzeko aukera ematen dute. Era berean, konfiantza eta intimitatea eratzen dute, baita lotura afektiboak sortu ere.
-
Munduaren edertasuna ikustea ahalbidetzen dute ipuinak, bizitzarekiko pasioa bultzatuz.
-
Irudimenak eskaini dezakeen ateak irekitzen dituzte ipuinak, garraiatu egiten gaituztelarik. Finean, paisaia ilunak koloretsuak bihurtzen dituzte.
-
Ipuinak gure desioak hezten dituzte eta benetan axola digunaz aritzen dira. Gure ekintzen ondorioen berri ematen digute eta gai ugari jorratzen dituzte.
Ipuin bat kontatzearen jarduera, irakurtzea baina haratago doan jarduera dela esan daiteke. Izan ere, narratzaileak kontutan izan beharko ditu hainbat gauza. Era berean, oso argi izan beharko du ipuinak irakurtzea ez dela antzerkigintzako bakarrizketa bat. Ipuin bakoitza kanta batekin alderatu dezakegu.
Zer kontatu:
Gure gustukoa den ipuin bat aukeratzea ezinbestekoa da. Horrez gain, behin ipuina aukeratuta, esperientziaz gozatzean dago gakoa. Era horretan, guri nahiz entzuleei erreparatu beharko diegu jasotako ipuinaren sentsazioen berri izateko.
Bestalde, egokia litzateke istorioak hasiera, garapena eta amaiera izatea, formula klasiko hau oso erabilgarria delarik ipuin kontaketetan. Denbora aldetik ere, lineala izatea komeni da, orden kronologiko bat jarraitzen dutelarik. Izan ere, bestela erraza da entzulearentzat galtzea eta istorioa ez ulertzea. Pertsonaia aldetik ere komenigarria da kopurua txikia izatea, bada, gutxi eta definituak izatean dago gakoa, beraz, azaltzen direnak benetan garrantzitsuak direlako izango da. Finean, istorioak barne logika izatea eskatzen da, argia, zentzuduna eta zehatza izatea, hain zuzen ere.
Nola kontatu:
-
Hizkera argia eta zuzena erabili.
-
Berritzaileak izan
-
Deskribapen ugari eta pertsonai gutxi
-
Soinua eta erritmoa mantendu (onomatopeiak, keinuak, poesia, hitz-jokoak erabili)
-
Errepikapenak, haurrak memorizatu ditzan zenbait esaldi.
-
Zenbakitu
-
Galderak, kolaborazioak
-
Sorpresak
-
Dialogoak
Testuaren prestakuntza:
-
Lehenik eta behin, oso garrantzitsua izango da gure egitea testua, argi izatea zer gertatzen den eta duda guztiak argitzea. Modu on bat koaderno batean transkribatzea izan daiteke eta askotan irakurri, tonua eta estiloa hartzen joan dezan.
-
Ipuinaren laburpena egin, istorioaren nondik-norakoak sintetizatuz. Ez da beharrezkoa xehetasun guztiak aipatzea.
-
Akzioak argi izan, zenbakituz. Horrela, narrazioaren hezurdura lortuko da, ipuinaren egitura argi izateko.
-
Akzioak bloke handiagoetan banatu, sekuentzia ezberdinak osatuz.
-
Tentsio-gunea topatu eta indartu, interesa piztu nahiz mantendu dezan.
-
Ipuinaren zati batzuk memorizatu egin beharko dira, hala nola, ordena, izenak, pertsonaiak, objektu ezberdinak, espresioak, hitz dibertigarriak, errimak, elkarrizketak, etab. Finean, aipatu behar dena ez ahazteko memorizatzeari ekin, betiere gero naturaltasuna mantenduz.
-
Amaiera zaindu, ipuinaren bukaera ezustekoa izan dadin haurrentzako.
-
Entrenatu behin eta berriz, kontaketa ahalik eta hobekien irten dadin. Askoetan entseatzea komeni da, ozenki ala grabatuz, norberak burutzen dituen akatsak hobeto ikusteko.
Ipuina kontatzeko tokia zaindu:
-
Gela itxia eta ez oso handia.
-
Angelu egokia aukeratu entzule guztiak ongi ikusi eta entzun dezaten.
-
Akustika ona duen gela izatea komeni da.
-
Entzuleak eroso egoteko tokiak zaindu, alfonbraren bat jarri lurrean eseri daitezen, aulkiak, etab.
-
Argitasuna, kontrargiak ekidin.
-
Distrakzioak ekiditeko elementuak saihestu, zenbat eta neutroagoa orduan eta hobeto.
-
Atea itxia eta kontakizunetik urrun egotea komeni da.
-
Ipuina kontatzen duenaren atzeko aldea libre mantendu, pareta izatea atzean da gomendagarriena.
-
Gelako tenperatura zaindu.
Narratzailearen instrumentuak:
-
Begirada
-
Keinuak
-
Gorputzaren posizioa
-
Ahotsa
-
Erritmoa
-
Ahoskera
-
Soinua