top of page

HERIOTZA LANTZEKO

Fried, A. (2003). Aitona joan da. Donostia: Hiria.

Heriotza gai zaila izan daiteke haur literaturan jorratzeko. Bruno da liburuko protagonista etaaitonaren heriotza bere ikuspegitik  bizi dezakegu liburu guztian zehar. Gai zaila umorez eta oso modu xamurrean jorratzen du Amelie Friedek. Oso gustora irakurri dugu. Ilustrazioak  txuri beltzean dira eta sinplean bereziak dira. Liburua Hiria argitaletxeak kaleratu zuen 2003. urtean.

Durant, A. (2005). Betiko. Ttarttalo.

Azeria hil egin da eta bere lagunak oso triste daude. Orduan urtxintxa dator bisitan eta azeriarekin igarotako une zoriontsuak gogoratzen dituzte. Azeria beraien bihotzetan, oroimenean eta irribarrean zegoen, hantxe, beti-betiko. Ipuin honek heriotzari buruz hitz egiten du oso modu goxo eta samurrean.

bottom of page