top of page

FAMILIA EREDUAK

Texier, O. (2011). Ametsek bi ama ditu. Donostia: Ttarttalo.

Bilduma honek gure gizartean dauden familia eredu ezberdinei buruzko istorio gozoak bezain argiak biltzen ditu modu errazean eta naturaltasunez: adoptatutako haurren familiak ("Eki adoptatua da"), gurasoak banandu ondoren berriz osatutakoak ("Izarrek bi familia ditu"), guraso homosexual eta lesbianek osatutakoak ("Ametsek bi ama ditu") eta familia tradizionalak ("Lorek ahizpa txiki bat du").

Texier, O. (2011) .Eki adoptatua da. Donostia: Ttarttalo.

Bilduma honek gure gizartean dauden familia eredu ezberdinei buruzko istorio

gozoak bezain argiak biltzen ditu modu errazean eta naturaltasunez: adoptatutako

haurren familiak (Eki adoptatua da), gurasoak banandu ondoren berriz osatutakoak

(Izarrek bi familia ditu), guraso homosexual eta lesbianek osatutakoak (Ametsek bi

ama ditu) eta familia tradizionalak (Lorek ahizpa txiki bat du).    

 Turin, A. (2013).Arturo eta Klementina. Pamiela, Kalandraka

Arturo eta Klementina liburuan, esaterako, dortoka bikote baten istorioa kontatzen zaigu. Ezkondu ondoren zoriontsu bizi diren dortokak, Arturo etxetik kanpo lanean, Klementina etxean, etxeko lanak egiten eta senarraren zain. Arazoak baina, Klementinak beste gauza batzuk egin nahi dituenean sortzen dira. Pintatu nahi duela, bidaiatu, musika jo… eta orduan Arturok behin eta berriro erakutsiko dio ez duela balio, ez dela gai gauza horiek egiteko, hobe duela etxean musika entzun, koadroak ikusi… Eta horrela, Klementinaren bizitza gero eta pisutsuagoa da, gero eta jasanezinagoa.

bottom of page